HAIN GUTUN LUZEA

BÃ, MARIAMA

Portada del libro HAIN GUTUN LUZEA
14,00 €
Disponible bajo pedido
  • EDO!
  • 2015
Mariama Bâ idazle senegaldarraren Hain gutun luzea (Une si longue lettre, 1979an Le serpente à plumes-ek argitaratua) nobela aurkeztuko du gaur Argitaletxea EDO!k. Bilboko Skolastika-n 19:00etan jarri dute liburu berria ezagutzera emateko hitzordua, bertan parte hartuko dute Iokin Otaegi itzultzaileak eta Josune Muñoz hitzostegileak.

Mariama Bâ-ren “Hain gutun luzea” aurkeztuko du gaur EDO!k
Argitaletxea EDO!ko arduradunek azaldu dutenez, Mariama Bâ idazlearen Hain gutun luzea Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat da: “Nobela hau irakurtzeak, Afrikako tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Ramatulayeren begiradari eta ahotsari esker, irakurleak poligamiaren esperientzia hurbiletik biziko du, baita Senegalgo errealitatearen beste ertz zenbait ere: kolonizazioa eta deskolonizazioa, familia eta emakumeen eskubideak, hezkuntza eta eguneroko bizimodua… Nitik gurantz edo, alderantziz, orokorretik partikularrerantz abiatuta, Ramatulayeren ahotsak garai hartako Senegalgo emakumeen istorioa eta historia gorpuzten ditu”.

Josune Muñozek egin du hitzostea, eta berak gidatzen duen Skolastika gunean egingo dute aurkezpena gaur 19:00etatik aurrera. Bertan izango da Iokin Otaegi itzultzailea, eta EDO!ko hainbat kide ere.

Liburu honekin Argitaletxea EDO!k bere bigarren labealdia itxiko du, sortu denetik argitaratzen duen hamargarren erreferentzia da hauxe. Ohiko moduan artista baten kolaborazioa izan dute azala osatzeko orduan, Maria de Bernardo oreretarrarena kasu honetan. Hemen ikus dezakezue azala osorik:

maria de bernardo hain gutun luzea

Mariama Bâ (1929 – 1981)

Klase altuko familia musulman batean jaio zen Dakarren, 1929an. Haurra zela galdu zuen ama eta aiton-amonek hazi zuten. Eskola frantsesean ikasi ondoren, maistra izateko diploma eskuratu zuen 1947an eta irakaskuntzan jardun zuen dozena bat urtez.

mariama ba

Emakumeen eskubideen aldeko borrokan aitzindari izan zen eta afrikar emakumeek jasotako kultur ondarearen zein tradizioen berrirakurketa bere literatur lanen oinarrietako bat da. 1979an idatzi zuen lehen eleberria, Hain gutun luzea. Nazioarteko sona eman zion eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen nobela. Un chant écarlate bigarren eleberria argitaratu aurretik hil zen, 1981ean.

Iokin Otaegi

Izazpi azpiko Matxinbentako Largarate baserrian jaio nintzen, 1930. urtean. Pedagogian lizentziaduna, heziketari eman diot bizitza, bizi izan dudan etapa bakoitzean, gozo eta min, esperientzia ederra bilduz. Zarautzen hasi nuen maisutza, Francoren garaian zigortua izan zen Olabeagaren manupean. Handik Bilborako bidea hartu nuen, Poza Lizenziatuan zegoen ikastetxe handira. Bilbon Euskal Herriaren maitasuna eta euskara barruratzeko egoera egokia aurkitu nuen, 1961a arte, hamar urte. Harrezkero, hainbat lekutan aritu naiz irakasle (La Salle, Zaragoza, Legazpi…).

Udako esperientzia baten ondoren, 1988. urte hasieran Rwandako bidea hartu nuen, Gisenyi eta Goma artean dagoen Arteskola bateko zuzendari izateko. Gure klasikoak dioena jakin gabe han zer gertatuko zen, aitzitik, Rwandara joan gabe geratuko nintzaden. 1994 apirilean, gerra gogortu zenean, ebakuatu ninduten, 1995 bukaeran Rwandara itzuliz. Ai, Afrikaren lilura! Eta 2002. urteko irailean, ibilera horiek denak bukatutzat eman nituen. Ibilera horiek dira Rwanda bihotz-minez (Hiria, 2008) liburuaren abiapuntu.

Iruñeko Errotxapean urtebete egin ondoren, Bilboko San Frantzisko kalean bizi naiz hiru lagunekin, betiere etorkinekin ari direnei laguntza emanez. Bestalde, badut LITA, Lasalletarren Irakurle Taldea, noizean behin nobela eder baten inguruan elkartzeko, lagunen giro nasaian.

Josune Muñoz

Bilbon jaio nintzen, 1967. urtean. Euskal filologoa naiz, Genero ikerketan aditua. 2004an SKOLASTIKA Literatur zerbitzuak sortu nuen Bilbon, emakumeen literaturan espezializaturiko kulturgunea. SKOLASTIKAn hainbat tailer eta ekimen kultural eskaintzen dira, betiere emakumeen sorkuntza ardatz hartuta. Gainera, badu liburutegi espezializatua ere, 5.000 aletik gorakoa.

Hiru ikerlerro hauek jorratu ditut: mendebaldeko emakumeen literaturaren historia (ahozko literaturan arreta berezia jarriz); Afrika, Asia eta Ekialde hurbileko emakumeen literatura; eta euskal emakumeen literatura. Emakumeen hitzen inguruan aritzeaz gain, emakumeen begiradak eta sortzen dituzten irudiak izan ditut ikergai. Eta ondorioz, emakumeen komikiak eta erotikak landu ditut azken urteotan.

Bestalde, SAREINAk taldeko kidea naiz; egitasmo horrek literatura, feminismoa eta euskara uztartzen ditu.
  • Traducción: OTAEGI, JOKIN
  • 180 páginas
  • Euskera
  • 140.000 mm x 210.000 mm
  • ISBN: 978-84-940489-9-9
  • EAN: 9788494048999
Cargando...
Cargando...
Cargando...
Cargando...
Cargando...